 |
 |
|
|
|
|
|
 |
|
|
|
GOGOA
Foroa, Kristautasuna eta Gaur Egungo Mundua, emakume eta gizon sinestun batzuek, laikoak gehienbat, bultzatutako elkarte zibil bat da. Fedea-Kultura elkarrizketa eragin eta elkargune bat izan nahi du, gizarte osoari irekia, erlijio eta gizarte-pentsamendu kritikoaren eremuan.
Gogoetak proposatu eta justiziaren aldeko lanetik sortutako esperientziak aurkezten ditu. Sarrera libreko eta doako hitzaldiak, eztabaidak eta mintegiak antolatzen eta argitalpen xumeak ateratzen ditu.
GOGOA Foroko bazkide lagunek urteko batzarra ospatzen dute, bukatutako lan-urteko ekimenak baloratzen dituzte, hurrengoarenak proposatu eta zuzendaritza-batzordea hautatzen dute. Programazio, zabaltze, administrazio eta kudeaketa lan oro boluntarioki egiten da.
Elkartearen independentzia ziurtatzeko, GOGOA Foroa bere bazkide eta zaleen kuoten bidez bakarrik mantentzen da.
ZER ESAN NAHI DU GOGOAk:
GOGOA esanahi aberatseko hitza da, Euskal Literaturaren Klasikoen ustez.
Adorearen eta moralaren indarra da, afektuaren bizilekua, adeitasunarena eta kontsolamenduarena.
Bizi jarrera, borondatearen erabakia, aukera egiteko gaitasuna.
Barreneko mundua, ideial baten aldeko tentsioaren iturria.
Xamurtasunaren etxea, elkar ulertzearena, errukiarena.
Indarra, beroa, ilusioa sortzen diren giza nortasunaren erdigunea.
ZUZENDARITZA-BATZORDEA PRESIDENTE: ROBERTO OIZ IBARROLA
VICEPRESIDENTE: JUAN PEDRO URABAYEN MIHURA
SECRETARIO: LUCIO ZORRILLA BENGOECHEA
TESORERO: MILAGROS AZPARREN SALVADOR
1º VOCAL: JOSE MANUEL AMIGOT GRACIA
2º VOCAL: CONCEPCIÓN CORERA OROZ
3º VOCAL: MARIA JESÚS LEACHE ORBAICETA
4º VOCAL: GUILLERMO MUGICA MUNÁRRIZ
5º VOCAL: FCO. JAVIER PAGOLA LORENTE
|
|
|
 |
|
|
Apartado de Correos 1097 • 31080 Pamplona - Iruñea
Pedro Malón de Chaide, 13 bajo • 31008 Pamplona - Iruñea
info@forogogoa.org
|
|
|